Lanbide-Bereizketa

| Tweet |
552 |
Lan gehienei gizonezkoei edo emakumeei esleitutako estereotipo batzuk lotzen zaizkie eta, hala, lanmerkatuan horrek guztiak sexu-bereizketa sendoa sortarazi du. Horrela, ohituraz gizonezkoei lotutako lanak eta emakumeei lotutakoak aurkituko ditugu; lanbide horietan, biztanleria aktiboko proportzioak aldatu egiten dira eta gizon edo emakume gehiago daude; edota aurretiaz proportzio altuak emakumeei esleitzen dizkieten lanbideak dira. Bereizketa hori bi modutakoa izan daiteke: horizontala edo bertikala.
Bereizketa horizontala: sektore edo jarduera batzuetan langile gisa emakume ugarik lan egiten dutenean izango da (hezkuntzan, gizarte- eta laguntza-zerbitzuetan, zerbitzuetan oro har).
Esparru horretako lanbideek, oro har, honako ezaugarri hauek dituzte: etxeko lanekin edo lan erreproduktiboarekin lotutako ohiko edukiak transmititzea, berreskuratzea edo birlan-tzea. Gainera, familiako rolen eta normalean emakumeei egokitu izan zaizkien lanen isla dira: erizainak, irakasleak, jostunak, famili laguntzaileak…
Bereizketa bertikala: lanbide-kategoria desberdinetan emakumeen eta gizonezkoen propor-tzio desberdinari dagokio. Lanbide-kategoria handieneko lanpostuak gizonezkoek betetzen dituzte eta emakumeak, oro har, kategoria txikiagokoetan daude.
Ondorioz, soldata txikiagoa dute eta gizartearen esparruan ere beheragoko mailan daude.










