Sexismoa





           
882
       Guardar como PDF

Pertsonei haien sexua kontuan hartuta balore, rol eta gaitasun ezberdinak ematea da. Sexismoak gainera gizonena den guztia aitortu, aintzat hartu eta horri garrantzia ematen dio; emakumeena, berriz, gutxiagotzat jotzen du.

Sexismoak emakumeak gutxiesten ditu Hizkuntzan?

Sexismoa hizkuntzan islatzen da gizon eta emakumeen trataera bereizten denean eta horrela, emakumeak gizonen aurrean gutxietsita agertzen dira. Ezaugarri ezberdinak banatzean ere sexismoa ikusten da: edertasunari lotutakoak emakumeentzat dira eta adimenari lotutakoak gizonentzat dira. Iraintzeko eta aipamen gutxiesgarriak egiteko, hitz femeninoak erabiltzea sexismoaren beste ezaugarri bat da.

Adibidea:

• Hilda ere ez sinetsi emakumeari

Nola saihes dezakegu sexismoa hizkuntzan?

Hizkuntzak aukera eta hizkuntza-baliabide ugari ditu, eta bide horiek sexismoa saihesteko erabil daitezke. Gizon eta emakumeei hitz egiten diegunean, trataera asimetrikoak erabiltzea saihes ditzakegu; emakumeei estetikaren ezaugarriak eta gizonei adimenaren ezaugarriak ematea saihes dezakegu; emakumeak eta gizonak haien berezko ezaugarrien bidez azal ditzakegu, eta ez beste pertsona bat aintzat hartuta; eta femeninoari zentzu negatiboa ez ematen eta esamolde batzuk ez erabiltzen saia gaitezke.